Bermeoko parrokietako Osasun zaintza taldeak antolatuta, datorren apirilaren 23an, eguena, hitzaldi berezi bat egongo da Nestor Basterretxea auditorioan, arratsaldeko 18:30etan.
Saioaren izenburua “Gizalegezko bizitzaren amaiera” izango da, eta “Zelan lagundu bizitzako azken arnasa emoteraño” gaiari buruz berba egingo dau Julio Gomez doktoreak.
Hizlaria Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko azken zainketen arduradun nagusia da eta eskarmentu handia dauka arlo honetan. Medikuntzan eta Zirugian lizentziatua da (EHU), eta Zaintza Aringarrietan aditua, Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan eginiko ikasketen ostean. Gainera, Ekuadorren be ibilitakoa da proiektu sanitarioak koordinatzen. Gaur egun, Santurtziko ospitalean Psiko-sozio arretako zuzendaria eta Etika Batzordeko burua da, eta SECPALeko Espiritualitate taldean be parte hartzen dau.
Hitzaldi honen helburua bizitzaren amaierako prozesua humanizatzea da, herritarrei gaiaren inguruko hausnarketa sakona eta hurbila eskainiz. Gonbidatuta zagoze denok parte hartzera aukera paregabe honetan.





