Gregorio Solabarrietaren figura eta ondarea omentzeko erakusketa Bermeon

Gaur, urtarrilak 23, arratsaldeko 19:00etan Gregorio Solabarrieta musikari bermeotarrari eskainitako erakusketa inagurazioa izango da.

Bermeoko Udalak, Kankinkabara Txistu Taldearekin lankidetzan egindako ekimen honen helburua da Bermeoko ondare kulturala eta identitatea balioan jartzea, udalerriaren nortasuna indartuz eta bere protagonista nabarmenen lana erakutsiz.

Kankinkabara Txistu Taldeak hainbat musikari bermeotarrek itzitako ondare kulturala bildu eta nabarmentzeko lana egiten dau, eta oraingo honetan, jatorrian Miranda de Ebron aurkeztutako erakusketa Bermeora ekarri dau, Solabarrietaren figura eta ekarpena herrira itzuliz. Erakusketa hau, Gregorio Solabarrietaren loba Txutxi Solabarrietak antolatuta dago.

Erakusketa gaurtik otsailaren 1era bitartean egongo da ikusgai Nestor Basterretxea aretoan, 19:00etatik 21:00etara.

Gaurko inaugurazio ekitaldia Kankinkabara Txistu Taldearen eskutik hasiko da. Lehenik, taldeko kideek aurkezpen labur bat egingo dabe, erakusketaren testuingurua eta helburuak azaltzeko. Ondoren, Gregorio Solabarrietaren lau kanta interpretatuko dabez. Jarraian, erakusketarekin lotutako bideo baten proiekzioa eskainiko da, eta amaitzeko, bertaratutakoek erakusketa bisitatzeko aukera izango dabe.

Bertan egongo dira Bermeoko udal ordezkariekin batera, Miranda de Ebroko alkate Aitana Hernando Ruiz eta Carlos Díez Javiz kultura zinegotzia, musikariaren ondareak bi udalerrien artean izan dauen lotura berezia azpimarratzeko.