Hainbat pertsona Urdaibai Bird Center-en Hezeguneen Munduko Egunean

Hezeguneen Munduko Egunean, bisitari asko hurbildu ziren Urdaibai Bird Center-era eta gogotsu egon ziren hegaztiak behatzeko orduan eta padurako neguko garaia eta koloreak ikusteko. Eguna ospatzera joan ziren ehunka pertsonen artean adineko pertsonak, haurrak dituzten familiak eta lagun taldeak hurbildu ziren, izan ere arduradunek azaltzen daben bezala “donor izan daiteke naturaren maitale”. Eta oraingoan ere naturak ez zuen huts egin. Astetako euriaren ondoren, aterri izan zen eta padura guztiz distiratsu agertu zen.

Bertan, adar baten gainean, uraren gainean, Oruetan astebete baino gehiago daraman arrano arrantzalea protagonista izan zen. Aukera paregabea izan zwen bisitariek hegazti harrapari bikain honen ikuspegiaz gozatzeko, bereziki haurrak.

Flamingoak ere gozagarri ibili ziren denentzat, ahate buztanluzeak, txistulariak eta paitta arrunta ikuskizun bikain bihurtu ziren.

Gure inguruan hain arraroa den Elano urdin bikote batek ere bertan egon ziren, begi gorriak dituen hegazti harrapari zuri ederrak.

Bestalde, eguraldi onari esker, eraztunak jartzeko erakustaldi zientifikoa egin ebe, eta gonbidatuek ikasi eben teknika horreek nola laguntzen daben habitatak eta hegazti-populazioak kontserbatzen. Goizean zehar, amilotxak, txontak, kaskabeltzak, gardantxiloak eta txolarreak eraztundu ebezan.

Zentroko arduradunek eskertu eben “egun berezi honetan etorri diren guztiei. Hezeguneak guztion bihotzetan daudela argi dago!!”