Gautegiz Arteagako Udalak omenaldi bero bat prestau dau Oriol Cardona Coll olinpiar txapeldunari harrera egiteko.
Omenaldia datorren ostegunean, apirilak 23, izango da arratsaldeko 19:00etan udaletxean bertan. Ekitaldi ofizialaren ostean, bertaratzen diran guztiek elkarregaz meriendatzeko aukera bikaina izango dabe, giro ederrean txapeldunaren lorpena ospatzeko.
Udaletik dei egiten deutsie arteagatarrei egun horretan udaletxera hurbiltzeko, “gure kirolariari merezi dauen harrera eta berotasuna emoteko” azpimarratu dabe.





