Arrazoia emon deutsie LABi, baina Gernika-Lumoko Udalak ez dau oraindino informaziorik emon

Gernika-Lumoko Udalaren eta udaletxean ordezkaritza handiena daukan LAB sindikatuaren arteko tirabirak beste kapitulu bat idatzi dau. Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak arrazoia emon deutso sindikatuari, udalari 10 eguneko epea emonez eskatutako informazio guzti-guztia LABen esku jartzeko. Ebazpena irailaren 10ekoa da,...

Urriaren 3an Euskal Jaiak ospatuko dira Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko kaleak kolorez, dantzaz eta tradizinoz beteko dira datorren zapatuan, urriaren 3an, Euskal Jaien edizino barri bategaz. Jai batzordeak eta herriko taldeek egitarau zabala prestatu dabe goizeko lehen ordutik hasi eta gaueko azken orduetara arte, herritar zein bisitari guztiek euskal...

Robinsonen hiruko batek Inversus Gernikaren ametsa zapuztu dau Euskal Kopako azken segundoan (76-74)

Dena erabakitzeke egoan azken segundora arte, baina zoritxarrez, txapeldunaren koroak Donostiarako bidea hartu dau. Inversus Gernika Bizkaia Euskal Kopako txapeldun izateko atarian geratu da Antzizar kiroldegian, Paige Robinsonek azken momentuan (1,9 segundoren faltan) sartutako hiruko baten ondorioz (76-74). Gernikarrak oso...

Gernikako Basurdeak prest dagoz Elite Ligan erronka handiari etekina ateratzeko

Asteburu honetan hasiera emango jako estatu mailako ELITE rugby ligari, eta Urbieta zelaia berriz ere borroka-toki nagusia izango da. Igande honetan, Gernikako Basurdeek estreinaldi gogorra daukie aurretik: ohorezko mailatik jaitsi barri den Ciencias Sevilla boteretsua hartuko dabe etxean. Sevillarrak kategorialari...

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu eta ikertu dauz Gernikan, kableak lapurtu eta mendian erretzeagatik

Gernikako Ertzain-etxeko agenteek talde kriminal bat desegin dabe azken egunotan gure herrian. Guztira, 59 urteko gizon bat eta 40 urteko emakume bat atxilotu dauz, eta beste bi gizon (37 eta 59 urtekoak) ikertu gisa gelditu dira. Talde honi telefono eta...

Bisitari kopuruak goia jo dau udan eta atzerriko turismoa ikusgarri hazten da

Aurtengo udan Gernikak inoizko erregistro onenak lortu dauz turismoari jagokonez. Uztaila eta abuztua bitartean, 22.572 pertsona igaro dira Turismo Bulegotik informazio eske, iaz baino % 29,2 gehiago (2025ean 17.467 bisitari kudeatu ziran). Datu honek agerian uzten dau Gernika-Lumo erreferente bilakatu...

Kortezubiko Bideko parke estali barria zapatu honetan zabalduko dabe Gernika-Lumon

Gernika-Lumon Kortezubi Bidea eta Aita Luis Villasante kaleen arteko plazan dagoen umeen parke barritua eta estalia erabat amaituta dago eta zapatu honetan, irailak 26, zabalduko da ofizialki. Udalak antolatutako inaugurazio ekitaldia 12:30ean izango da. Eguraldi txarrari aurre egiteko eta herriko...

Inversus Gernikak ilusinoz ekingo dio denboraldi barriari, zalantzazko uda igaro eta gero

Ekoetxea Urdaibain egindako ekitaldian aurkeztu dau taldeak Proiektu Barria. Franki Garciak hartuko dau lehen entrenatzaile kargua, eta helburu nagusia jaitsiera postuetatik urrun mantentzea eta iaz baino gitxiago sufritzea izango da. Egoera kritikoa gaindituta, bueltan da saskibaloia Gernika-Lumon. Uda honetan Lointek...

Gatiburen mende laurdena eta agurra jaso dau ‘Agur esan barik’ dokumentalak

Euskal musikaren historian mugarria jarri dauen taldeak bizitakoak biltzen dauz ‘Agur esan barik’ dokumentalak, atzo, irailaren 20an, Zinemaldian estreinatu zena. Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek osotutako hirukoteak orain dala bi urte iragarri eban taldearen agurra, eta mende laurdeneko...

Bizikleta Astea domekan hasiko da Gernika-Lumon

Gernika-Lumon mugikortasuna, kirola eta giro ona buztartzen dabezan egitarau betetagaz dator barriro ere: Bizikleta Astea antolatu dabe, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzez leporaino. Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak, Urdaibai Txirrindularitza Eskolak eta Gernika-Lumoko Udalak elkarlanean prestatutako egitarau honek herria kirolaz eta ingurumenaz...

Gernika-Lumok 2026-2027 ikasturterako kirol ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dau

Adin eta maila guztietara egokitutako jarduera eskaintza zabala prestatu dau Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak datorren ikasturterako. Aurten be, herritarren osasuna eta mugimendua bultzatzeko helburuaz, jarduera fisiko askotarikoak eta ordutegi malguak batu dabez aukeraketaren barruan. Izen-emotea zabalik dago jada, eta eskaintzaren barruan...

Gernikako Udalak 272.600 euro bideratu dauz herriko hainbat kale asfaltatzeko eta zoruaren egoera hobetzeko

Gernika-Lumoko Udalak amaitu barri dauz udalerriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze lanak. Jarduera honen helburu nagusia zoruaren egoera barriztatzea eta bai ibilgailuen bai oinezkoen zirkulazio-baldintzak zein segurtasuna hobetzea izan da. Lanak Arane, Agirregane, Allende eskolen irteeran dagoen pasabide altxatuan eta Kortezubi...