Hobekuntzak egin dira Gautegiz Arteagan auzo bileren ostean

Gautegiz Arteagan auzo bilerak ospatzen ari dira azkenengo asteetan, eta ondorioz bertan eskatutako hobekuntzak egiten ari dira.
Horrela, Isla Bekoako zubiak eukan zuloa konpondu da eta abiadura moteltzeko eta oinezkoei lehentasuna emateko seinalea jarri dau Udalak.