Ibarrangeluk datorren asteburuan ospatuko dauz inauteriak

Ibarrangeluk inauterietako jaia datorren zapatuan, zezeilak 21, ospatuko dau 80. hamarkada ardatz moduan hartuz.

Programazioa goizeko 12:30ean hasiko da Lorea Dantza Taldearen kalejirarekin, hau frontoitik abiatu eta Elixalderaino iritsiko da.

Arratsaldean, 15:30etik 18:00ra, haurrentzako tailerrak egingo dira Kultur Etxean. Ondoren, diskofesta izango da dantzan jarraitzeko. Eta gauean, 20:00etatik aurrera, 80ko hamarkadako musikez gozatzeko aukera izango da 80’s Party ekitaldian.

Egun osoan zehar foodtruck bat egongo da, hamaiketakoak, hanburgesak, hot-dog-ak eta patata frijituak eskaintzen.