Ibarruriko Mendi Martxa martxoaren 1ean ospatuko da

XIII. Ibarruriko Mendi Martxa martxoaren 1ean, domekan, egingo da eta parte hartzeko epea zabalik dago.

Saltsamendi Kultur Elkarteak antolatuta hiru modalitate izango dira aukeran: goizeko 8:30ean, 20 kilometroko martxa luzea abiatuko da; 10:00etan, 20 kilometroko mendi lasterketa; eta 10:15ean, 9 kilometroko martxa laburra.

Izen-emotea bi modutara egin ahal izango da: aurrez, herrikrosa.eus webgunearen bidez, otsailaren 9tik 23ra, 10 euroko prezioan; edota egunean bertan, 15 euroan. Gehienez 600 parte-hartzaile onartuko dira.

Informazio gehiago webgune ofizialean dago.