Osagaiak
- Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g
- 4 alberjinia handi
- 4 koilarakada oliba olio
- 4 koilarakada handi tomate saltsa
- Gatza
- Bexamela eta gasta birrindua
Errezeta
Alberjiniak garbitu eta lehortuko doguz. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo doguz, kontu handiz, haragi pixka bat utziz azalari erantsita, zentimetro bat gutxi gorabehera. Atara dogun alberjinia mamia xehatuko dogu gero.
Zartagin handi batean, koilarakada bat oliotan, 8 alberjinia erdiak gazitu eta bi aldeetan gorrituko doguz pixka bat. Labeko erretilu batean utziko doguz. Alberjiniak salteatu doguzan zartagin berean, gainerako olioa jarri eta, su bizi-bizian, frijituko dogu alberjinia mamia, 10 bat minutuz, ongi egiten den arte. Orduan, une horretan, haragia erantsi, gazituta, eta ongi nahasi. Segitu dezala denak su bizian. Egin dadila su bizian ordu erdiz, haragiak askatzen dauan urina lurrundu arte, haragia ongi egin arte. Hori dena koilararekin eragiteari utzi gabe egingo dogu, haragi xehatua suelto gelditu daiten, ez ore bat egina. Tomate saltsa gehitu gero. Gatzik behar ote dauan begiratu. Hori izango da alberjiniaren betegarria.
Alberjinia hustu eta salteatuak beteko doguz orain. Betegarriak muinoa egin dezala. Labean edo mikrouhinen labean berotu minutu batzuez, behar duten tenperatura iritsi dutela ikusten dogun arte.
Elikagaietan aberatsagoak izan daitezen nahi badogu, labera sartu aurretik bexamel egin berriaz eta gazta arraspatuaz estali, edo gazta arraspatu hutsaz, axaletik erreak eta gorrituak izateko. Horrela, gustagarriagoak izango dira haurrentzat.