Osagaiak
Salda:
> Erabiliko ditugun ganben azalak
> Xapo baten burua, kg erdia gutxi gorabehera, zatitua
> 2 l ur
> 2 koilarakada oliba olio
Zopa:
> 5 koilarakada oliba olio birjina
> Tipulin bat, zerrendatan moztua
> Porru bat, xerratan
> Azenario bat, xerratan
> 7 koilarakada tomate saltsa
> 2 baratxuri ale, xaflatan
> Zorrotada on bat brandy
> 100 g ongi txigortu (zopako ogia)
> Koilarakada apal bat piperrauts gozo
> Kg laurdena ganba, zurituak
> Eskukada bat txirla
> Koilarakada bat oliba olio birjina
Errezeta
Salda: Kazola batean, oliotan jarriko doguz potxatzen xapo burua eta ganba azalak. Gatza bota eta urez estaliko dogu kazola. 40 bat minutuan edukiko dogu su eztian egosten. Iragazi.
Zopa: Sueztitzen jarriko doguz barazkiak, gorritzen utzi gabe. Tomatea, zopako ogia, xerretan, eta piperrautsa erantsiko doguz ondoren. Brandya isuri eta 10 segundoan edukiko dogu irakiten. Gatza botako dogu gero. Salda gaineratu eta 40 bat minutuan edukiko dogu guztia ezti egosten, ari eta ari. Gatz-puntua zuzendu eta xehatu egingo dogu zopa; iragazki mehe batez pasatuko dogu ondoren.
Jakiak itsasten ez diren padera batean, olio apur batez salteatuko doguz ganba zurituak. Segundo batzuk baino ez. Gatza bota eta iragazi berri dogun zopan sartuko doguz. Padera horretan berean irekiko doguz txirlak, olio apur batekin. Ireki ahala murgilduko doguz zopan. Baztertu egingo doguz irekitzen ez direnak. Probatu, gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dogu zopa.