Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak

  • Kg erdia arroz zuri, egosia
  • 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xiketuta
  • 250 g tomate saltsa hotz
  • 250 g maionesa hotz
  • Tomate bat, zerrendatan moztua
  • Arraultza egosia, zerrendatan moztua
  • 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe

 

Errezeta

Uretan egosiko dugu arroza, gatz, olio apur bat eta baratxuri ale batzuekin, 15 bat minutuan. Xiketu eta uretan pasatuko dogu, almidoia kendu eta freskatzeko, eta egoste-puntuari euts diezaion.

Aluminio edo film paperaz estaliko dogu plum-cake motako molde eder bat. Arroz geruza bat hedatuko dogu haren hondoan, eta hegaluze papurtuz hornituriko beste bat haren gainean (eskuz zanpatuko dogu hegaluze papurtua, harro ez dadin). Beste geruza trinko bat gaineratuko dogu ondoren, arroza oraingoan ere, eta hegaluzearen txanda izango da hurren. Txandaka beteko dogu beraz moldea, eta arrozarena izango da ageriko geruza. Ongi estutu behar ditugu geruzak, moldea kendu ostean jakia trinko ager dadin. 2 orduz edukiko dogu molde hozkailuan, ongi tapatua, usainik ez hartzeko.

Haien ostean, pastela aurkeztuko dogun erretiluan kenduko diogu moldea jakiari.
Maionesaz estaliko dogu, nahi izan ezkero, ondoren oso-osorik, eta etxeko haurren laguntzaz, ongi pasa dezaten, tomate zerrendez eta arraultza egosiagaz apainduko dogu pastela.

Entsalada batekin aurkeztuko dogu pastela. Jaki freskoa da hau, oso egokia udako edozein egunetarako. Bezperan egin dezakegu pastela, eta hondartzatik itzultzean jan. On egin!