Sukalkia patatekin

Osagaiak

  • 1,5 kg txahal haragi edota zankarra, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Oliba olio apur bat
  • Gatza

 

Errezeta

Oliba olio apur bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko doguz haragi zatiak, gatza eman ondoren. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo doguz plater batean.

Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko doguz tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian. Orduan erantsiko dogu txahal haragia, aurrez gorritua, atera duen zukuarekin. Berriro ere buelta batzuk emon eta erantsi egingo doguz tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dogu guztia oso su eztian, 90 minutuan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badogu, erantsiko dogu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte.

Gisatua erabat egin baino 20 minutu lehenago erantsiko doguz patata zatituak eta gatz apur bat. Azken minutuetan oso su eztian egiten utziko dogu guztia, patatak osorik gera daitezen, lehertu gabe. Patata puskaren bat desegin egingo da ezinbestean, eta orduan are lodiago geratuko da saltsa, halaxe behar baitu. Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dogu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.