Osagaiak
> 5 arrautza
> 75 g azukre
> 75 g irin
> Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa
> Pattar zorrotada eder bat (amaretto)
> 4 arrautza gorringo
> 8 koilarakada azukre
> Mascarpone gazta krematsua, 250 g
> 4 arrautza zuringo
Errezeta
Bizkotxoa egiteko, katiluan 5 arrautza eta 75g azukre nahasiko doguz. Indarrez irabiatuko dogu, orea loditzen eta zuritzen den arte, ongi harroa gelditzen den arte. Ondoren, irina bahetu eta euri fin gisara erantsiko diegu, poliki-poliki, arrautzei eta azukreari. Orea laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu eta labean sartuko dogu, 7 minutuan, 180 graduan, lehortzen utzi gabe.
Bizkotxoarentzako bainua honela prestatuko dogu: kafe bikoitza, hotza, amarettoarekin nahasi eta hozten utziko dogu. Krema honela: katilu batean hagaxkekin arrautza gorringoak eta 4 koilarakada azukre ongi jo, krema franko horratzen den arte, lehen halako bi egiten den arte gutxi gorabehera. Ondoren, eragiteari utzi gabe, mascarpone gazta erantsi, pixkanaka-pixkanaka, dena bat egiten den arte. Bukatzeko, beste 4 koilarakada azukre eman diegun arrautza zuringo harro-harrotuak erantsiko doguz.
Tiramisua plum-cake moduko molde batean harrotzen ahal dogu, tartarako edo bizkotxorako erabiltzen doguzan horietako batean, edo portzelanazko ontzi txikietan, erosoagoa baita gero zerbitzatzeko. Erraz-erraza da. Bizkotxo-plantxa hautatu dogun ontziaren hondoaren tamainako puskatan moztuko dogu, eta puskak, esaterako, ontzi txikien hondoan jarriko doguz. Puskak gero kafe-bainuaz blaitu, koilarakada eder bat botaz, harik eta bizkotxoa ongi urasetu arte. Ondoren gazta-krema ongi harrotua eman gainetik, ertzetaraino. Krema hozten utzi behar dogu, hozkailuan esaterako, eta zerbitzatu baino lehenago kakao mingotsaren hautsez parpar eman oparo.