Beire
Beire/2026
Popa, malenkonia eta esperimentazioa uztartzen ditu Beire taldearen estreinako lanak. Sei musikarik osatutako proiektuak irailaren erdialdean argitaratu du eben bere lehen diskoa eta udaren ostean, aurkezpen bira bati ekingo dio.
Beire izeneko musika proiektu berriak “Txikia” aurkeztu berri du. Taldeak zortzi abestiz osatutako lanarekin egin eben debuta, pop-rockaren eta esperimentazioaren arteko bidea jorratuz.
Taldearen hitzetan, Beire “garai berriei, popari, malenkoniari, bigarren eskuko musikari, dramak elkarbanatzeari eta mugarik gabe maitatzeari” egindako besarkada da. Proiektuak ezer itxuratu gabe eta maskarak alde batera utzita sortutako kantuak biltzen ditu.
Taldea eskarmentu handiko sei musikarik osatzen dute, Iratxe Perezek gidatuta. Chuleria Joder taldeko kidearen ahots eta gitarraren inguruan elkartu dira Jon Gago (Uger), Jone Ibarretxe (Vulcanizadas, Cecilia Payne), Lore Nekane Billelabeitia (Belako, Marte Lasarte), Ander Uribarri (Orsini, Jariguai, Uger) eta Kike Heredero (Ezezez, Tarisko).
Beire izenburua izango duen lehen diskoa Haritz Harreguyren estudioetan grabatu dute.
Udaren ostean, taldeak aurkezpen bira bati ekingo dio eta aurreratu duenez, orduan formazioan aldaketaren bat ere egon daiteke.