ZURE ARNASA ZAINTZEKO

Nerea Balda

Erein/2026

Nerea Balda Sanjuan idazle irurtzundarrak ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberria aurkeztu berri du; besteak beste, ama eta alaba nerabearen arteko harremana kontatzen du. Ramiro Pinilla lehiaketa irabazi zuen, eta Ereinek argitaratu du.

“Idazten dudanean, aurrekoetan ere gertatu zait, edo nire bizitzan zerbait garrantzitsua gertatzen zaidanean momentu horretan entzuten dudan abestia niri buruz ari dela pentsatzen dut. Nik uste askotan gertatzen zaigula. Orduan, idazten nagoenean askotan gertatzen zait kanta bat entzun eta istorioarekin lotzen dut”. Azken nobela idazten ari zela Nerea Balda Sanjuani bi abestirekin gertatu zitzaion: “Hasieran Esanezin taldearen Oraindik abestia atera zen eta iruditu zitzaidan erabat kontatzen zuela protagonistaren istorioa”. Ondoren, Gorka Urbizuk Janela bat kanta atera zuen, “eta horrelako zerbait gertatu zitzaidan; beste kanta hasierarako soinu banda zen eta hau bukaerarako”. Izenburu bila ari zela “hori etorri zitzaidan” eta ezin izan zuen beste ezer ikusi.

Erdigunean edo azalean agertzen den trama amaren eta alabaren arteko harreman “konplexua” den arren, trama ugari daudela azaldu zuen Razkinek, “inguruan beste pertsonaia batzuk daude, oso interesgarriak, Alice emakume misteriotsua, Demetrio edo Nunkui, adibidez; “haien istorioak bikain harilkatu ditu Nereak”.