Irailean zabalduko da Gernika-Lumoko HHI-n izen-emotea datorren ikasturterako

Gernika-Lumoko Helduen Hezkuntza Ikastetxe Publikoak (HHI/CEPA) irailaren 1ean zabalduko dau 2026-2027 ikasturteko lehenengo lauhilekorako matrikulazio epea. Irailaren 16ra arte egongo da izena emoteko aukera doako zerbitzu honetan.

Eskaintza formatiboaren barruan hainbat aukera dagoz: Oinarrizko Ikasketak I eta II, Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH) lortzeko prestakuntza, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroak eta Oinarrizko Informatika.

Prestakuntza aukera publiko eta doakoa da, hezkuntza-bideari berriro heldu, titulazioren bat lortu edo  gaitasunak hobetu gura dabezan pertsona heldu guztiei zuzenduta dagoena.

Izena emoteko Artekalea, 8-2 helbidean dagoen zentrora hurbildu behar da. Argibide gehiago jasotzeko edo ordutegiak kontsultatzeko, www.cepagernika.eus webgunean sartu daiteke edo 94 627 00 25 zein 94 627 01 57 telefono zenbakietara deitu.