Gernika-Lumoko Udalak lurreko seinaleztapena barriztatzeko lanei ekin dautso Iturburu eta Zearreta kaleetan. Mantentze-lan honeek helburu nagusi bat daukie: kale bietako bide-marken ikusgarritasuna hobetzea eta, bide batez, gidarien zein oinezkoen segurtasuna indartzea.
Lanen barruan, zirkulazio-lineak, oinezkoen pasabideak eta errepide gaineko bestelako seinaleak margotu dira berriro. Denboraren igaroagatik eta ibilgailuen erabilera jarraituagatik, marka honeek ikusgarritasuna galduz joan dira azken hilabeteotan, eta horri erantzun dautso Udalak.
Ekimen honi esker, seinaleen definizioa berreskuratu da, herritarren ibilera eta trafikoaren zirkulazioa askoz errazagoa eta seguruagoa eginez herriko gune honetan.
Udalak azpimarratu dauenez, jarduera hau udalerriko bide-sarea egoera onean mantentzeko egiten diren ohiko plangintzen barruan sartzen da. Horrela, pausoz pauso, herriko kaleen segurtasuna eta irisgarritasuna progresiboki hobetzen jarraitzen da.



