“Itzaliko Bagina” bertso-ikuskizuna Gernika-Lumon

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna izango da martiaren 19an Gernika-Lumon.

Bere trama izaerak hiru pertsona(i)bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eroango dauz.Barruan daukiezan itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dabe.

Obra honek egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa dauka. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez dau bertsoaz berba egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi dau: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…

Itzalek leku garrantzitsua hartuko dabe ikuskizunaren zehar. Izan ere, teladun hiru markoren atzean proiektatuko dira zenbait pasarte, arropen eta argien koloreekin jolastuz. Zuritik abiatuta gorri, berde, eta moreak hartuko dabe protagonismoa antzezlana aurrera joan ahala.Kolore bakoitzak esanahi bat hartuko dau eta argi jokoek garrantzia eukiko dabe.

Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain dira protagonistak.