Gernika-Lumon Jaso dabez sariak Gernika-Lumoko inauterietako tabernarik dekoratuenek
Bar Katu tabernak jaso du lehen saria, eta, ondoren, Musutruk eta Mil Azules tabernak izan dira garaile, 80. hamarkadako dekorazioak, pop kulturari egindako keinuek eta Stranger Thingsen unibertsoari egindako erreferentziek markatutako lehiaketan. Udalak ondoen girotutako establezimenduei banatu dautsiez sariak, ostalaritza sektorearen inplikazioa protagonista izan den edizio honetan.
Lehenengo saria Katu Tabernak jaso dau, eta 150 euroko txapela irabazi dau girotzea, zehaztasuna eta koherentzia tematikoa uztartu dabezan proposamen bati esker. Bigarren postua Musutrukentzat izan da, 75 euroko sariarekin, eta hirugarren saria Mil Azulesentzat izan da, 50 euroko saria jasoz. Udalak bere proposamenen kalitatea nabarmendu dau, baita bere espazioak retro estetikari eta telesail ezagunaren narratibari lotutako agertoki bihurtzeko gaitasuna ere.
Baina, jaietako programazioa ez da tabernetara mugatu. Udalak kuadrillen ahalegin kolektiboa ere aitortu nahi izan dau, herriko inauterietako elementurik ikusgarrienetako bat dalako. Kasu honetan, sariak Boliña Viejo jatetxeko bi otordu ekarri dauz, ondoen bereizitako bi taldeentzat.





