Kortezubi herri kirolen eta pilotaren erakustoki bilakatuko da domekan

Datorren uztailaren 26an, Kortezubi herri kirolen eta euskal pilotaren erdigune bihurtuko da, Sustabiz Fundazioak bultzatutako “Urdaibai gure kirolak sustatzen” egitasmoari esker.

Goiz osoan zehar, adin guztiendako ekintzak egongo dira herriko frontoian zein plazan, kirola eta jai giroa buztartzeko asmoz. Gainera, bertaratzen diran herritarrek zozketetan parte hartzeko aukera eukiko dabe goizean zehar.

Familia osoari bideratutako plana prestatu dabe, herri kirolak hurbiletik ezagutzeko zein gozatzeko:

  • 10:30ean (Frontoian): Pilota partiduak, Arkupe Sustabiz Kirol Elkarteko pilotari gazteen eskutik.

  • 12:00etan (Plazan): Jardunaldi parte-hartzailea, herri kirolak probatu nahi dituzten ume eta familientzat.

  • 13:00etan (Plazan): Herri kirol erakustaldia, goi mailako kirolarien eskutik: Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, Xuhare Urruzuno eta Inhar Urruzuno.

Jaiegun polit bat igarotzeko eta gure kirol sustraiak komunitatean bizitzeko aukera paregabea dago datorren domekan Kortezubin.