Madalenak bertan dagoz, eta jaietako gauak ondo aprobetxatu nahi dabezenentzat albiste on bat dago. Aurten ere, autobus zerbitzua jarri da martxan Madalen eguneko jaietatik bueltatzeko, segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Zerbitzu hau Ibarrangelu-Gautegiz Arteaga-Kortezubira bueltatzeko izango da 23:00etan, 5 euroko prezioarekin.
Bide honetatik, jaietako gauaz gozatzen jarrai ahal izango da, autorik hartu barik eta lasaitasunez.
Garrantzitsua da jakitea, plazak mugatuak direla, beraz, laster antolatzea gomendatzen dabe. Horretaz gain, txartelak eskuratzeko epeak ere finkatu dira, eta honela banatuko dira:
-
Erroldatuek: Uztailaren 15erarte izango dute aukera tiketak eskuratzeko.
-
Ez erroldatuek: Uztailaren 16tik aurrera izango dute aukera tiketak eskuratzeko.



