Bermeoko Assalam elkarteak, herriko udalaren laguntzagaz, Marokoko Kultur Jardunaldia antolatu dau asteburu honetarako. Ekimena zapatuan, ekainak 27, izango da Lamera parkean, eta arratsaldeko 17:30etik gaueko 22:30era bitartean luzatuko da. Ekitaldi honen helburu nagusia Marokoko kultura eta ohiturak Bermeoko herritarrei hurbiltzea da, topaketarako eta elkarbizitzarako gune bat eskainiz.
Egitarauari jagokonez, antolatzaileek hainbat jarduera prestatu dabez arratsalderako. Bertaratzen direnek Marokoko gastronomia dastatzeko aukera eukiko dabe, eta horregaz batera, zuzeneko musika eta dantza ikuskizunak eskainiko dira Lameran.
Horrez gain, Marokoko artisautza eta produktu tipikoak biltzen dituen bazar bat be jarriko da ikusgai, herritarrek hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.



