Martxan Busturialdeko Bertsolari Txapelketa

Dagoeneko martxan dago Busturialdeko Bertsolari Txapelketa 2026.

Zezeilaren 20an, Arratzuko Belendiz auzoan hasi zen txapelketa Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso eskolak antolatzen dau eta hurrengo ekitaldia Muruetan izango da, zezeilaren 27an, Eskola Zaharrean.

Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da eta bertan sei bertsolari arituko dira kantuan: Aitor Etxebarriazarraga , Helene Yerga , Koldo Muñiz , Mikel Retolaza , Asier Galarza eta Julen Ibarguengoitia.Saioa amaitzerakoan, pintxoak egongo dira bertaratzen direnentzat.

Hurrengo kanporaketa, eta azkena, martiaren 6an izango da Errigoitiko Ikuilu Txokoan, 20:00etan, Lurdes Ondaro, Iker Uriarte, Ibai Amillategi, Ander Elortegi, Koldo Gezuraga eta Enare Muniategi bertsolariekin.