Merkealdiko istiluak ardatz, Trajea Gernikako Lizeo Antzokira iritsiko da

Zapatuan, zezeilak 7, 19:00etan, Lizeo Antzokiak ‘Trajea’ antzezlana ikusteko aukera izango da, Txalo Produkzioak konpainiaren ekoizpena. Taula gainean bi aktore ezagun arituko dira: Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.

Obrak komediaren izaera dauka, baina tentsio dramatikoa ere badau oinarrian. Istorioa hiriburuko saltoki handietako merkealdien lehen egunean kokatzen da: jendetza dendan barrura sartu denean, istripu bat gertatu da eta egoera nahasia sortu. Ondorioz, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu dau, ustez jantzi bat erostera bertaratu den arren, gertakariekin erlazioa izan ahal dauelako. Antzezlanak ez dauz xehetasunak berehala argitzen, eta galdera nagusia airean uzten dau: zer gertatu da benetan dendaren barruan?

Sarreren prezio orokorra 12 eurokoa izango da, eta 9 eurokoa bazkideentzat.