Mundakak bat egin dau Mugiment Pausuen Erronkarako ekimenarekin eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Honek jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua daukien udalerrietan ohitura aktiboak sustatzea dauka helburu.
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena Mugiment Pausu Erronka aplikazio bidezko ekimen irekia da, herritar guztientzako eskuragarri. Bigarren edizioa da aurtengoa, iazko esperientzia arrakastatsuaren ondoren. Parte hartzeko, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea. Bakarka edo taldeka parte hartu ahal da, eta udalerrien arteko sailkapena ere izango da ikusgai. Talde bakoitzak bere udalerria ordezkatuko du erronkan zehar.
Erronkaren iraupena hiru astekoa izango da: maiatzaren 11tik maiatzaren 31ra. Parte hartzea erraza eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Gainera, ekimenak sari erakargarriak eskainiko dauz, bai norbanakoentzat bai taldeentzat, egindako pausu kopuruaren arabera. Osasuna, dibertsioa eta pizgarriak, danak batera.
Hemen dago informazio gehiago eta aurkezpen bideoa: https://youtu.be/wXppCJKSQmc?si=g_pB8b8w0-6dGF6v
Eman izena esteka honen bidez aplikazioa deskargatuz: https://wellk.eus/instruccionespausu/





