Mundakako Laidatxu hondartzan bainatzea debekatu dabe uraren kutsaduragaitik

Mundakako Laidatxuko hondartzan bainatzea erabat debekatuta geratu da azken orduetan. Uraren kalitatea bermatzeko egindako azterketetan hondakin fekalek eragindako kutsadura detektatu ostean hartu da erabakia, erabiltzaileen osasuna babesteko helburuagaz.

Osasun agintariak eta herriko udala arazoa lehenbailehen konpontzeko lanean ari dira une honetan, kutsaduraren jatorria zehatz-mehatz identifikatu eta irtenbide azkarra emoteko asmoz. Ingurua zaintzeko neurriak sendotu dira egoera bideratu arte.

Udalak jakinarazi dauenez, uraren kalitatearen jarraipen zehatza egiten jarraituko dabe datozen orduetan. Informazio berria edo aldaketarik izan ahala, berehala emango da honen berri herritarrak eta bisitariak jakitun egon daitezen.