Mundakako Laidatxu hondartzan berriro ere libre da bainua hartzea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera itzi dau Laidatxun bainua ez hartzeko gomendioa, abuztuaren 19an egindako jarraipen-analisien emaitzak eskuetan izanda. Proba honek argi itzi dau uraren kalitatea erabat normaltasunera itzuli dela, eta, ondorioz, udatiarrek zein herritarrek ez dabe inongo oztoporik izango itsasoaz segurtasunez gozatzeko.

Gogoratu beharra dago intzidentzia hau abuztuaren 18an piztu zela. Egun horretan, prebentzio neurri moduan eta ohiko kontrolean kalitate-irizpide batzuk puntualki betetzen ez zirela ikusita, Osasun Sailak behin-behinean ez bainatzeko aholkua emotea erabaki eban. Hala ere, erantzuna azkarra izan da eta azken ikerketek baieztatu dabe urak berriro ere betetzen dabezela indarrean dagoen legediak eskatzen dabezan baldintza guztiak.

Uda honetan gertatzen den bigarren aldia da Laidatxuko uretan antzeko egoera bat bizi dena. Izan ere, pasa den uztailaren 24an ere bainua behin-behinean debekatu beharra egon zan, E.coli eta Enterococos parametroak neurtzeko prebentzio moduan. Ordutokan ere, uztailaren 27ko analizien ostean berreskuratu zan normaltasuna, uztailaren 30erako bainu librea berretsiz.

Egoera honek argi izten dau ingurumen-zaintza eta analisia zorrotza dela Busturialdeko kostaldean. Azken asteotako urduritasunak urduritasun, tokiko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritza propio eta erne egon dira uneoro, hondartzaren segurtasuna eta kalitatea une oro bermatzeko.