Mundakako liburutegiak ekitaldi bi antolatu dauz euskarazko literaturaren inguruan

Mundakako liburutegiak bi ekitaldi berezi antolatu dauz otsailean euskarazko literaturaren inguruan,

Alde batetik, Irakurketa kluba otsailaren 12an izango da. Bertan, Bernat Etxepareren “Lingua e Vasconum Primitiae” lana irakurriko da, euskaraz argitaratutako lehen liburu historikoa. Saioa Miren Billelabetiak gidatuko dau.

Bestalde, “Eguna hasteko olerkiak” izeneko liburuaren aurkezpena egongo da otsailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Kasu honetan  lan berria aurkeztuko dabe. Idazlea bera, Miren Billelabetia, egongo da bertan, eta Carmen Elvira editoreak parte hartuko du.

Ekitaldi biak Mundakako liburutegian dira eta sarrera doakoak izango dira.