Etxeko txikienek aisialdiaz, jolasez eta lagun arteko giroaz gozatzeko tartea eukiko dabe barriro be Mundakan. Udalak jakinarazi dauenez, zabalik dago dagoeneko Olazabal Kultur Etxean eskaintzen den Ludoteka Zerbitzuan izena emateko epea. HH3tik LH4ra bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ekimena da, eta ikasturte osoan zehar martxan egongo da, irailaren 15etik ekainaren 15era arte.
Izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da, eta prozesua errazteko telematikoki egin ahal da esteka honen bidez: https://labur.eus/IzenE_MuLudo.
Aste osoko ordutegia eta txandak
Ludotekak astegun zein asteburuetan eskainiko dau zerbitzua Olazabell plazan kokatutako lokalean, adin ezberdinetako umeen beharretara egokituz:
-
Martitzen, eguazten eta eguenetan: 16:30etik 18:30era.
-
Bariku, zapatu eta domeketan: 16:30etik 19:30era (txandaka).
Gogorarazi dabe Aste Santuko zein Gabonetako oporretan ordutegi bereziak egongo direla (jaiegunetan itxita egongo da).



