Mundakako Udalak gaitzespen irmoa adierazi dau azken egunotan herriko hainbat txokotan agertu diran pintaden aurrean. Tokiko erakundeak argi itzi gura izan dau ekintza honeek herriari kalte egiteaz gain, gizartearen oinarrizko balioen aurka egiten dabela.
Udalaren ustez, era honetako jarrerek bizikidetza, elkarrizketa eta elkarrekiko errespetua kaltetzen dabez, hain zuzen be, Mundakako gizarteak oinarri daukezan zutabeak.
“Mundaka guztiona da. Zaindu dezagun gure herria eta eraiki dezagun elkarrekiko errespetuan oinarritutako herria”, adierazi dabe udal iturriek euren oharrean, herritarrei begirunez jokatzeko deia eginez.
Udaletik gogorarazi dabe ondare komuna zaintzea guztion ardura dela, eta espazio publikoen aurkako eraso honeek herritar guztion arteko ituna apurtzen dabela. Norabide horretan, herri garbiago eta errespetuzkoago baten alde guztiok batera egiteko konpromisoa berretsi dau Mundakako alkarteak.



