Mundakako Udalak Santa Katalinako bideak barriztu eta segurtasuna bermatu dau

Udalak, beste administrazio batzuekin lankidetzan, Santa Katalinako sarbideak mantentzeko eta egokitzeko lanak amaitu barri dauz. Eremuaren egoera txarrari erantzun eta herritarren segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea izan da helburu nagusia.

Mundakako gune ikonikoenetako batera heltzeko bideak egoera kaskarrean egon dira azkenaldian. Horri aurre egiteko eta balizko lur-jausi zein erortze arriskuak saihesteko, Mundakako Udalak esku-hartze integrala burutu dau Santa Katalinarako bide nagusietan.

Lanen helburu nagusia ingurunearen irisgarritasuna hobetzea eta ibiltarien segurtasuna bermatzea izan da, bertaratzen diren herritarrek zein bisitarien joan-etorriak segurtasun osoz egin ahal izateko. Udaletik azpimarratu dabenez, jarduketa guztiak ezarritako aplikazio-araudi tekniko zein ingurumenekoak zorrotz betez bideratu dira.

Ahalegin kolektibo baten emaitza izan da proiektua, Udalak beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan jardun baitu ingurune babestu honen mantentze-lanak arrakastaz bideratzeko. Lan horiei esker, Santa Katalinako inguruneaz segurtasunez gozatzeko aukera daukarite barriro mundakarrek zein Busturialdeko bizilagunek.