Munduko tradizioak eta dantzak nagusi izango dira bihar Mundakako XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdian

Bermeo ezezik Mundakako Plazak ere kolorez, musikaz eta kultura aniztasunaz betetako gau berezia hartuko dau bihar abuztuak 7. Herritarrek zein bisitariek munduko hainbat nurtegietako tradizioak eta dantza ikusgarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dabe XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdiari esker.

Emanaldia 20:00etan hasiko da herriko plazan bertan, eta udako kultur egitarauaren barruan plan erakargarrienetako bat bihurtu da jaialdi hau, urtero legez giro alai eta bakarra sortuz.

Kolonbiako eta Kanarietako taldeak oholtza gainean

Aurtengo edizioak maila handiko bi talde gonbidatu nagusi izango dauz Mundakan:

  • Cuerpos en Movimiento – Show Dance (Kolonbia): Hego Amerikako erritmo biziak, koloreak eta dantzarien mugimendu ikusgarriak ekarriko dauz Plazara, Karibeko eta igandeko tradizioen aberastasuna erakutsiz.

  • Agrupación Folklórica San Cristóbal (Kanaria Handia): Uharteetako musika eta dantza tradizionalen erreferente nagusietako bat, sei hamarkadako ibilbideagaz kanariar folklorearen sustraiak zabaltzen dituena.

Mundakako Udalak herritar guztiak zein inguruko artezaleak gonbidatu dauz bariku arratsaldean plazara hurbildu eta folklorearen jai handi honetaz gozatzera.