Muruetako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira emakumeen bazkaria antolatu dau martiaren 7rako. Ekitaldia Emakumeen Nazioarteko egunaren inguruan ospatuko da, herriko emakumeentzako topagune eta ospakizun gisa.
Bazkarian parte hartu nahi dabenek izena emon beharko dabe otsailaren 18tik martiaren 4ra bitartean. Helburua emakumeen arteko harremanak sendotzea eta berdintasunaren aldeko mezua indartzea da.
Izena emoteko udaletxean bertan egin ahal izango da, edota udala@murueta.eus emailera idatziz, eta 94 625 24 51 edo 688 88 91 63 telefono zenbakietara deituz.





