Muxikak kirol ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu dau Kurtzero Kiroldegian 2026/27 ikasturterako

Muxikako Udalak (Gorozika eta Ibarruriko herriekaz batera) prest dauka datorren ikasturterako kirol egitaraua. Irailaren 14an hasi eta ekainaren 30era arte, Kurtzero Kiroldegiak adin eta maila guztietara egokitutako ikastaroak hartuko dauz, herritarren osasuna eta mugimendua sustatzeko helburuagaz.

Aukeren artean, Pilates (goizez zein arratsaldez), Yoga, GAP (gluteoak, abdominalak eta hankak indartzeko) eta Funtzonala (baita adinekoentzako bertsio “Senior” berezia ere) egongo dira. Eskolak Josu, Idoia eta Garikoitz irakasleen eskutik emango dira.

Prezioak eta deskontu bereziak

Ikastaro guztien prezio orokorra 25 eurokoa da erroldatuentzat eta 30 eurokoa erroldatu barik dagozenentzat. Gainera, herriko erretiratuek eta langabetuek 5 euroko beherapena izango dabe hilero.

Taldeak osatzeko gitxienez 8 pertsona beharko dira eta gehienez 15 izena emon ahal izango dabe. Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan erroldatutako herritarrek izatea eukiko dabe lehentasuna.

Izena emoteko epea eta lekua

Plaza lortzeko epea irailaren 10era egongo da zabalik. Izena emoteko Zubieta-Errota Udal Liburutegira jo behar da edota harremanetan jarri bide honen bidez:

  • Telefonoa: 645 006 663

  • E-maila: liburutegia@muxikakoudala.eus

  • Ordutegia: Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara (irailaren 4ra arte goizez bakarrik: 08:00-15:00).