Muxikako auzokideek ezin dabe gehiago. Urteak daroiez N-635 errepideko arriskuak salatzen, baina erakundeek “batak besteari pasetan deutse errua” eta konponbiderik ez dator. Errepide horrek herria bitan banatzen dau, eta egunero 20.000 ibilgailu pasetan dira bertatik, abiadura handian.
Arazo nagusiak berton egon diren istripuak dira, baita hildakoak be, errepidea gurutzatzea edo bazterbideetatik ibiltea oso arriskutsua delako.
Hori dala eta, domekero mobilizazinoak egongo dira maiatzean zehar. Joan dan apirilaren 26an 120 pertsona baino gehiago batu ziran Kurtzeron, eta hurrengo hitzorduak maiatzaren 10, 17, 24 eta 31n izango dira, goizeko 11:30ean.





