Orain udal-jakinarazpenak eskuragarri dagoz Eusko Jaurlaritzaren ‘Nire karpeta’ atalean

Busturialdeko udalerriek jakinarazi dabe dagoeneko aktibatuta dagoela Herritarren Karpetaren eta Bizkaiko Komunikazioen Puntu Bakarraren (PUC) arteko integrazioa.

Beraz, hemendik aurrera, Udalak edo Mankomunitateak jakinarazpen edo komunikazio elektroniko bat igortzen dauenean, edo pertsona batek jakinarazpen batera sartu eta hura jaso izanaren egiaztapena egiten dauenean, ohiko egoitza elektronikoan ez ezik, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire karpeta” atalean ere kontsultatu ahal izango dela. Baina, kontutan euki behar da jakinarazpenen izapidetzea eta kudeaketa udalaren egoitza elektronikotik egiten jarraitzen dela, orain arte bezala.

Berritasuna da, integrazio honi esker, jakinarazpenak bi egoitzetan ikusi ahal direla, sarbide erosoago eta zentralizatuagoa eskainiz.

Horri esker, herritarrek gune bakar batean kontsultatu ahal izango dabez Bizkaiko hainbat udal eta mankomunitatetatik datozen komunikazioak, argitasuna hobetuz eta beharrezkoak ez diren izapideak murriztuz.

Hobekuntza honekin beste urrats bat emoten da administrazio elektroniko hurbilago, irisgarriago eta eraginkorrago izateko, Udalaren eta herritarren arteko harremana erraztuz eta informazio ofizialerako sarbide erraz eta segurua bermatuz.