Irailaren 1etik 6ra arte, Sukarrietako eta Kanalako historia, argazki zaharrak eta errepresaliatutako emakumeen ibilbidea ezagutzeko aukera paregabea egongo da.
Sukarrietako Udalak eta Sukarrieta Kanalako Emakumeen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, “Sukarrieta Gogoan” erakusketa berezia jarri dabe martxan. Ekimen honek herriko eta inguruko memoria historikoa berreskuratu eta herritarrengana hurbiltzea dauka helburu nagusi.
Erakusketak bi zati nagusi daukaz erakusgai. Alde batetik, Sukarrietako Emakume Errepresaliatuen inguruko atala dago, haien bizipenak eta jasandako egoerak gogoratzeko. Bestetik, Kanala eta Sukarrietako Argazki Historikoen bilduma ikusgarria batu dabe, herriko bazterrak eta lehengo bizimodua gertutik ezagutzeko.
Erakusketa Kanalako Gizartetxean egongo da ikusgai
Bisita ordutegia:
-
Egunak: Irailaren 1etik 6ra arte.
-
Ordutegia: Arratsaldero, 18:30etik 20:30era.



