Gautegiz Arteagako Udalak haurrentzako egitaraua antolatu dau 3 eta 10 urte bitartekoentzat
Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 7an, 8an, 9an eta 10ean izango dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan jarduera ugari prestatu dabez: jolasak, ibilbideak, eskulangintza, dantzak eta musika. Jarduera guztiak Kulturetxean egingo dira.
Izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da eta interesdunek Kulturetxean bertan edo udalaren webgunean aurkituko dabez inskripzio-orriak.
Bestalde, rezioak familia-unitatearen araberakoak izango dira: lehen seme-alabak 30 euro ordainduko dauz, bigarrenak 20 eta hirugarrenak 10. Plaza mugatuak izango dira, eta Gautegiz Arteagan erroldatutakoek lehentasuna eukiko dabe izena emoterakoan.
Informazio gehiagorako: 94 627 15 63 telefonoan edo kulturetxea@gautegizarteaga.eus helbide elektronikoan.





