Muruetako Lore Etxea hirugarren adineko alkarteak txango ederra antolatu dau datorren apirilaren 21erako, Pozalaguako kobazuloak bisitatzeko asmoagaz.
Egun horretan, autobusa goizeko 08:30ean urtengo da Kamiñokotik, eta bidean geldialdi atsegina egingo dabe “Aizko” tabernan hamaiketakoa hartzeko. Kobazuloak ikusi ostean, Castro Urdialesera joko dabe taldeko bazkariaz gozetako.
Irteerearen prezioa 35 eurokoa izango da alkarteko bazkideentzat eta 45 eurokoa bazkide ez diranentzat. Parte hartu gura dabenek apirilaren 17ra arte daukie izena emoteko aukerea, udaletxera deituta (94 625 24 51).
Irteera honen bidez, herriko nagusiek egun pasa polita egiteko aukerea izango dabe.





