Bermeo Tuna World Capital alkarteak eta Rural Kutxako Gizarte Ekintzak lankidetza hitzarmena sinatu dabe, atunaren eta hegalaburren balio-katearen gizarte- eta lurralde-inpaktua sendotzeko asmoz. Akordio honeri esker, Rural Kutxa kolaboratzaile estrategiko moduan batuko da alkartearen ekosistemara, itsasotik bizi diren pertsona zein komunitateei lotutako ekonomia urdin jasangarriaren aldeko apustua berretsiz.
Bi erakundeen arteko alkatasuna ikuspegi partekatu batetik dator: balio-katearen jasangarritasunak itsas baliabideen zaintza, pertsonen ongizatea eta lurraldeetako garapen ekonomikoa bateratu behar dauz. Bermeo Tunak Bermeotik eta Euskaditik bultzatzen dauan ikuspegi honek tokiko esperientzia nazioarteko kooperazioagaz eta praktika onen transferentziagaz lotzen dau.
Sinatutako hitzarmenak ikuspegi hau garatzen lagunduko dau hezkuntza, gastronomia, berrikuntza eta lankidetza proiektuen bidez. Lan-ldo honeek balio-katea herritarrei hurbiltzen deutsie, itsas eta gastronomia ondareari balioa emoten deutsie eta belaunaldi barriek beren etorkizunean parte hartzea errazten dabe.
Lankidetza honek arreta berezia jarriko dau proiektuen hezkuntza- eta komunitate-inpaktuan, bai eta lurraldea dinamizatzeko, ezagutza sortzeko eta sektorearentzat aukera barriak sustatzeko daukien gaitasunean be.
Sustrai lokaleko alkatasuna, bokazio globalagaz
Bermeo Tunak arrantza, kontserba eta teknologia enpresak, erakunde zientifikoak, administrazioak eta sektoreagaz lotutako bestelako eragileak batzen dauz. Rural Kutxako Gizarte Ekintza kolaboratzaile estrategiko moduan sartzeak ekosistema hau indartzen dau, jarduera ekonomikoa gizarte-aurrerapenagaz eta jasangarritasunagaz lotzen daben proiektuak bultzatzeko gaitasuna haziz.
Hitzarmena 2027ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta Rural Kutxaren Hezkuntza eta Sustapen Fondoaren helburuen barruan kokatzen da. Babes honi esker, hezkuntza-, komunitate- eta lurralde-inpaktu handiena daukien Bermeo Tunaren lan-ldoak sendotu ahal izango dira.
Alkartasun honek alkartearen lana gidatzen dauan oinarrizko ideietako bat indartzen dau: jasangarritasuna kaioetatik, komunitateetatik eta lurraldeetatik ereitea, eta ikasitakoa partekatzea balio-katearen eraldaketa globalean laguntzeko.



