Busturialdeko Fruituola proiektuaren barruan, HAZIrekin batera II Formakuntza saioa antolatu dabe datorren martiaren 24rako.
Aitor Etxeandia izango da formakuntzaren gidaria, eta bertan sagarrondoen landaketa ekologiko intentsibo baten plangintza eta ezarpena, modu praktikoan landuko da. Saioan zehar, ekoizpen-eredu honen oinarri teknikoak aztertuko dira, bai eta ustiategiaren errentagarritasuna eta jasangarritasuna bermatzeko funtsezko irizpideak ere.
Ikastaroan, sagarrondoen landaketa bat aztertu eta dimentsionatzeko metodologiak landuko dira: barietateen hautaketa, landaketa-markoak, lurzoruaren prestaketa, euskarrien diseinua eta kudeaketa agronomiko nagusiak. Era berean, parte-hartzaileei beren proiektu propioen diseinuan laguntza emango jake, ikuspegi praktiko eta aplikagarria eskainiz.
Ikastaroa euskaraz izango da eta ekoizpen ekologiko intentsiboan sagarrondoak landatu edo berrantolatu nahi dabezan ekoizle, teknikari eta interesdunei zuzenduta dago .
Arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara 2 orduko saio teorikoa izango da Torre Madariagan, eta beste 2 orduko saio praktikoa, Busturiko landaketan baten, izango da.





