Santa Ageda eguna ospatuko da domekan Muruetan

Nahiz eta Santa Ageda bezpera otsailaren 4an izan, Muruetan domekan , zezeilak 1, ospatuko dabe Santa Ageda Eguna.

Horretarako koplak abesteko errondan aterako dira Muruetako bizilagunak. Kamiñokon hasiko da 15:00etan eta Udaletik gonbitea bialdu dabe kantuan herria batu eta girotzeko.