Shakespearen tragedian oinarritutako antzezlana Lizeon

Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxusturi Teatroak otsailaren 21ean Lizeon estreinatuko daben antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da.

Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki honeek Rikardo III.aren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eroan ahal gaitu botere goseak?

Galdera horiek erantzuteko, Shakespearen antzezlaneko eszenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dabez. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.aren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko jakuz eta ikusleen pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?