Smartphoneak eta argazkigintza nagusi apirileko ikastaroetan Foruan

Apirilean zehar, mugikorraren bidez argazkiak ateratzen eta bideoak editatzen ikasteko aukera aparta egongo da Foruko J.M. Torrealdai Kultur Etxeko KZgunean.

Eskaintza zabal honek smartphone bidezko irudi eta bideo lanketa zein ordenagailu bidezko argazki ukitua hartzen dauz barne, dana arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.

Hilabetea indartsu hasteko, apirilaren 7tik 10era bitartean, mugikorragaz ateratako argazkiak hobetzen eta ikutuak emoten ikasteko ikastaroa egingo da. Segidan, apirilaren 13tik 16ra, bideoak smartphoneagaz editatzen ikasteko txanda izango da, sare sozialetarako zein oroitzapenetarako bideo politak sortu gura dabezenentzat.

Hirugarren tailerra apirilaren 17tik 20ra bitartean burutuko da, eta bertan une bakoitzean argazkirik onena zelan atera ikasiko dabe parte-hartzaileek, betiere mugikorraren kamerea aprobetxatuz.

Eta amaitzeko, apirilaren 21etik 30era, ordenagailuan GIMP programa librearen bidez argazki ukituan lehenengo pausuak emoteko ikastaro sakonagoa eskainiko da.

Tailer honek guztiak 14 urtetik 99 urte bitarteko herritar guztiei zuzenduta dagoz, baina gogoratu lekuak mugatuak direla. Izena emoteko J M Torrealdai Kultur Etxera jo behar da lehenbailehen.