Step solteko saioak martian hasiko dira Bermeon.
Saioak martitzenetan izango dira 17:05etik 17:55era Areneko kiroldegian.
Step fitness munduko ariketa aerobiko ezagunenetako bat da. Plataforma edo maila doigarri bat erabiliz praktikatzen da, eta koreografiak musikaren erritmoan jarraitzea dauka ezaugarri. Oinetako egokiekin, eskuoihal batekin eta mugitzeko gogo handiarekin, step gorputza martxan jartzeko aukera dibertigarri eta eraginkor gisa aurkezten da.





