Sukarrietak udako garai historikoen sekretuak azaleratuko dauz ‘Txato’ Etxanizen liburu barriagaz

José Ángel Etxaniz Ortuñez Txato ikertzaile gernikarrak barriro datorkigu Euskadin hain gitxi ikertu den gaia argitzera: turismoa eta uda-garaiko tradizioa. Oraingoan, gure eskualdeko udalerri enblematiko bati jarri dautso fokua: Sukarrieta (lehen Pedernales deitutakoari).

Lekeitio edo Las Arenas bezalako udako ikono ezagunen ondoan, Sukarrietak historia ezezaguna baina izugarria gordetzen dau. “Sukarrieta-Pedernales. Un singular espacio de veraneo” izenburuko lan barrian, Etxanizek erromatarren garaietatik hasten dau ikerketa. Izan ere, Portuondoko badian K.o. I. eta IV. mendeen arteko aztarna arkeologikoak aurkitu dira. El Mariachi Ediciones argitaletxearen eskutik plazaratu da liburua.

Liburuaren aurkezpen ofiziala abuztuaren 28an izango da, 19:00etan, Sukarrietako Ander Deunaren Parrokian.

Ekitaldia Sukarrietako Udalaren eta Gernikazarra Historia Taldearen laguntzagaz antolatu da.