Sute ikusgarri batek Muxikako Zugazteieta zurgindegian gertatu da gaur goizaldean, gitxi gora behera goizeko 4:10ean. Suaren handitasunak eraginda, inguruko errepide zein trenbide bidezko trafikoa erabat moztu behar izan dabe segurtasun zerbitzuek hiru orduz, Segurtasun Sailak jakinarazi dauenez.
Zorionez, ez da biktimarik ez zauritorik egon. Goizeko 07:00ak aldera Larrialdi Zerbitzuek kontrolatutzat jo dabe egoera eta, ondorioz, bidea berriro zabaltzea lortu dabe. Hala ere, prebentzio moduan, Suhiltzaile talde bat bertan geratu da txanda egiten, garrak berriro piztu ez daitezen jarraipena egiteko.
Une honetan, oraindik ez da ezagutzen zein izan den suaren jatorria.



