Trafiko aldaketak Bermeon Itzulia dala-eta

Datorren apirilaren 9an, eguena, Itzulia Basque Country 2026 txirrindularitza lasterketea herritik igaroko da eta, hori dala-eta, Bermeoko Udalak bando baten bidez jakinarazi dau trafikoa mugatuta egongo dala herriko hainbat gunetan. Aldaketa honek ibilgailuei zein oinezkoei eragingo deutse, segurtasuna bermatzeko helburuagaz.

Mugaketak eguerdi partean izango dira, zehazki 13:30etik 14:30era bitartean, gutxi gora-behera. Tarte horretan, trafikoa eta joan-etorriak moztu egingo dira kale honeetan: Txibitxiaga, Santamañe, Prantzisko Deuna, Zubiaur tar Kepa, Aritzatxubidea eta Matxitxako bidea. Udaltzaingoak eta antolakuntzak Nadia Nemeh Shomaly alkateak sinatutako oharraren bidez herritarrei arreta eskatu deutse, lasterketeak irauten dauen bitartean sor litezkeen eragozpenak aurreikusi daitzezan.