Aratuste ospakizuna dela eta, datorren domekan, zezeilak 15, aldaketa honek egongo dira Mundakan:
Bizkaibusen Bermeo-Bilbo eta Bilbo-Bermeo norabideko geralekuak saihesbidera lekuz aldatuko dira 09:00etatik zerbitzua amaitu arte.
Eta Goiko Kalea itxita egongo da 1. zenbakitik 70era bitarteko tartea, hau da, Medikuaren kontsultategitik Galoren bihurguneraino 11:00etatik 21:00etara.
Mundakarrentzat hain berezia den egun hau normaltasunez igarotzeko Udalak herritar guztien laguntza eta ulermena eskatzen dau.





