Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, ur-sarean izandako matxura baten ondorioz, ur-hornidura aldi baterako etengo da Arresi kaleko zenbait zenbakitan.
Etenaldia otsailaren 18an izango da, eguaztenean, 08:00etatik 11:00etara bitartean. Denbora tarte horretan, hornidura etenda egongo da Arresi kalean 15etik 32ra bitarteko zenbakietan (31-I barne), baita 34-IN, 34-EX, 34, 36, 38, 40 eta 42 zenbakietan ere.
Udalak azaldu dau lanen helburua sareko matxura konpontzea eta zerbitzuaren normaltasuna ahalik eta lasterren berrezartzea dela. Aurreikusitako ordutegia bete ahal izateko, herritarrei gomendatu jake beharrezko neurriak hartzea, hala nola, aurrez ura biltzea edo etxeko gailuen erabilera egokitzea.
Argibide gehiago behar izanez gero, interesdunek BBUPeko Udal Sareen Zuzendariordetzarekin harremanetan jar ahal dira.





